25.000 km-ko road trip kultrala

Hego Amerikako euskaldunon urratsetan

Sareetan jarrai gaitzazu

Bidaia

Zeharkaldia egin ahal izateko Euskal Herritik barkuz bidalitako 16 urteko kotxe txiki bat erabiliko dute, horrelako bidaia bat egiteko ondo prestatu den Nissan Micra bat.

Ibilgailu honek Andeak gurutzatuko ditu, Patagoniako hegoalderaino jaitsiko da eta Amazoniako errepideak zeharkatuko ditu.

Euskaldunekin lotura duten lekuak ezagutzeaz gain, natur gune, toki historiko, monumentu eta Munduko Gizateriaren Ondare diren tokiak bisitatuko dira.

Ibilbidea ikusi

Bisitatutako herrialdeak

Egindako kilometroak

Hilabete bidaiatzen

Abenturazale gogotsuak

Ibilbidea

Hau de hurrengo hilabetetan egin nahi den gutxi gorabeherako ibilbidea:

  • 2022ko iraila: Buenos Airesera iritsi.
  • 2022ko urria: Macachingo Euskal Astea (Semana Nacional Vasca), Córdoba, Mendoza eta Txilera pasa: Santiago, Valparaíso eta Pazko Uhartea/Hanga Roa.
  • 2022ko azaroa: Txileko hegoalderantz jaitsi eta gero Ushuaiaraino.
  • 2022ko abendua: Atlantikoko kostaldetik berriro igo Buenos Aireseraino, Uruguai eta Brasilen sartu Iguazuraino igotzeko.
  • 2023ko urtarrila: Paraguai, Argentina eta Txileko iparraldeak eta Bolivian sartu.
  • 2023ko otsaila: Bolivian jarraitu eta Perun sartu.
  • 2023ko martxoa: Peruko Amazoniara hurbildu ondoren, Ekuador bisitatu.
  • 2023ko apirila: Kolonbia, Cartagenara iritsiz.
Mapa ikusi

Helburua

Proiektuaren helburu nagusia euskaldunen istorioak zabaltzea da sare sozialetan elkarbanatzeko pentsatutako bideo eta edukien bidez: euskara ikasleak, euskal etxeen inguruan dauden komunitateak, musikariak, dantzariak, kirolariak, irakasleak, artista eta sortzaileak, lankidetza langileak… Euskaldunok Hego Amerikan izan dugun eta gaur egun dugun presentzia kontatu nahi da bizi dugun mundu globalizatu honetan, hemendik joandako emigranteen bizipenak berreskuratuz eta egon diren lotura historiko, sozial eta artistikoak aipatuz.

Bibliografia asko idatzi da, webguneak daude (bereziki euskalkultura.eus edo euskaletxeak.eus) eta honi buruzko dokumental eta telebistako saioak egin dira, baina ez dago hainbeste materialik, are gutxiago euskaraz, bereziki gazteek hainbeste erabiltzen duten sareetan.

Sareetan jarrai gaitzazu

Ezagutu gure urrats guztiak sare sozialetatik

Proiektua

Ez da antolatzen duten mota honetan lehen jarduera. 2010ean “Dancing in the Basque Country” bideoa argitaratu zen garai horretan nahiko birala egin zena eta gaur egun Youtuben 570.000 ikustaldi dituena. Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren barruan “GipuzkoAround” bideoa prestatu zuten eta 2017an “LapurdiAround”, Bitamine Faktoriaren mugaz-gaindiko programaren laguntzarekin. HEMEN GAUDEren helburua ez da hain ezberdina: bideoen bitartez txokoak erakutsi eta istorioak kontatzea, baina oraingoan Euskal Herritik kanpo egingo da.

Orain arte egindako bideo proiektuak lagunen artean antolatuak izan dira, baina estruktura sendoagoa ematea xede, 2022ko hasieran Hemen Gaude Euskal Kultura Sustatzeko Elkartea sortu zen Irundik proiektuan lagunduko duten kideekin: María Rubio, Javier Iribarren, Iker Zaballa, Ion Martínez eta Aitor García, inguruan dauden beste senide eta lagunekin batera.

Gahiago jakin

Eragileak

Iñaki Goikoetxea

Kazetari eta kultur kudeatzailea

Euskal diaspora ezagutzeko aukera izan nuen orain dela urte batzuk 2012tik 2014ra Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan bekaduna izan nintzelako eta Estatu Batuetako hainbat euskal etxetara bidaiatu nuen, eta lanean bukatu ostean baita 2015eko Boiseko Jaialdira ere. 2020-2021 kurtsoan Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren (EKT) graduondoaren 8. edizioan parte hartu nuen eta ikasketak bukatzeko proiektua HEMEN GAUDE sortzea izan zen.

Maialen López

Abokatua eta abenturazalea

Gaztetatik Europan zehar ibili naiz kirolari esker, eta gaur egun nire aisialdiaren zati handi bat bi zaletasun horiei eskaintzen diet, eskiatzeari eta bidaiatzeari. Bisitatuko ditugun tokien inguruan ikertzeaz gain, bidaien administrazio-zatiaz arduratzen naiz (bisak, baimenak, aseguruak eta bestelako paperak).

Kontaktua

Harremanetan jarri

Proiektuaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, ekarpenak egin edo babesa emateko: