Bidaia
Zeharkaldia egin ahal izateko Euskal Herritik barkuz bidalitako 16 urteko kotxe txiki bat erabiliko dute, horrelako bidaia bat egiteko ondo prestatu den Nissan Micra bat.
Ibilgailu honek Andeak gurutzatuko ditu, Patagoniako hegoalderaino jaitsiko da eta Amazoniako errepideak zeharkatuko ditu.
Euskaldunekin lotura duten lekuak ezagutzeaz gain, natur gune, toki historiko, monumentu eta Munduko Gizateriaren Ondare diren tokiak bisitatuko dira.
Ibilbidea ikusi
Bisitatutako herrialdeak
Egindako kilometroak
Hilabete bidaiatzen
Abenturazale gogotsuak
Ibilbidea
Hau de hurrengo hilabetetan egin nahi den gutxi gorabeherako ibilbidea:
- 2022ko iraila: Buenos Airesera iritsi.
- 2022ko urria: Macachingo Euskal Astea (Semana Nacional Vasca), Córdoba, Mendoza eta Txilera pasa: Santiago, Valparaíso eta Pazko Uhartea/Hanga Roa.
- 2022ko azaroa: Txileko hegoalderantz jaitsi eta gero Ushuaiaraino.
- 2022ko abendua: Atlantikoko kostaldetik berriro igo Buenos Aireseraino, Uruguai eta Brasilen sartu Iguazuraino igotzeko.
- 2023ko urtarrila: Paraguai, Argentina eta Txileko iparraldeak eta Bolivian sartu.
- 2023ko otsaila: Bolivian jarraitu eta Perun sartu.
- 2023ko martxoa: Peruko Amazoniara hurbildu ondoren, Ekuador bisitatu.
- 2023ko apirila: Kolonbia, Cartagenara iritsiz.

Helburua
Proiektuaren helburu nagusia euskaldunen istorioak zabaltzea da sare sozialetan elkarbanatzeko pentsatutako bideo eta edukien bidez: euskara ikasleak, euskal etxeen inguruan dauden komunitateak, musikariak, dantzariak, kirolariak, irakasleak, artista eta sortzaileak, lankidetza langileak… Euskaldunok Hego Amerikan izan dugun eta gaur egun dugun presentzia kontatu nahi da bizi dugun mundu globalizatu honetan, hemendik joandako emigranteen bizipenak berreskuratuz eta egon diren lotura historiko, sozial eta artistikoak aipatuz.
Bibliografia asko idatzi da, webguneak daude (bereziki euskalkultura.eus edo euskaletxeak.eus) eta honi buruzko dokumental eta telebistako saioak egin dira, baina ez dago hainbeste materialik, are gutxiago euskaraz, bereziki gazteek hainbeste erabiltzen duten sareetan.
Proiektua
Ez da antolatzen duten mota honetan lehen jarduera. 2010ean “Dancing in the Basque Country” bideoa argitaratu zen garai horretan nahiko birala egin zena eta gaur egun Youtuben 570.000 ikustaldi dituena. Donostia 2016ko Energia Olatuak programaren barruan “GipuzkoAround” bideoa prestatu zuten eta 2017an “LapurdiAround”, Bitamine Faktoriaren mugaz-gaindiko programaren laguntzarekin. HEMEN GAUDEren helburua ez da hain ezberdina: bideoen bitartez txokoak erakutsi eta istorioak kontatzea, baina oraingoan Euskal Herritik kanpo egingo da.
Orain arte egindako bideo proiektuak lagunen artean antolatuak izan dira, baina estruktura sendoagoa ematea xede, 2022ko hasieran Hemen Gaude Euskal Kultura Sustatzeko Elkartea sortu zen Irundik proiektuan lagunduko duten kideekin: María Rubio, Javier Iribarren, Iker Zaballa, Ion Martínez eta Aitor García, inguruan dauden beste senide eta lagunekin batera.
Gahiago jakin